martes, 2 de febrero de 2016

Bokata solidarioa

Abenduaren 21ean klasekoek bokata solidarioa egin genuen. Irabazi genuen dirua S.A.L. (Solidaridad con América Latina) GKE-rentzat izango da


Bokatak 1€ balio zuen eta zukuak 50 zentimo.
Bokatak: txorizo, gazta, mortadela eta txokolatezkoak izan ahal ziren. 
Zukuak: anana, sagarra, musika eta laranjazkoak izan ahal ziren. 
Erosketak aurreko egunean egitera joan ginen, eta ogiak 21ean, goizean erosi genituen.
Hainbat taldetan banatu ginen: batzuk bokatak egiten, beste batzuk mahaiak prestatzen...
Ume bakoitzak bere bokata eta zukua ordaindu zuen.
Azkenean, 153,50€ lortu genituen. Oso ondo pasatu genuen eta agian errepikatuko dugu.